Arauak betetzeko konpromisoa dugu Euskaltel Taldean, eta, bereziki, araudi penala betetzekoa. Hori dela eta, zero tolerantzia daukagu delituekin, eta arrisku penalen eta eroskeriaren aurka egiteko antolakuntza- eta kudeaketa-eredua zehaztu dugu Arrisku penalak eta eroskeria prebenitzeko eskuliburuan. Helburua da delituen eta eroskeriaren aurkako kudeaketa-ereduaren ildo nagusiak azaltzea, delituak prebenitzeko erabiltzea, eta kultura etiko korporatibo bat sustatzea, arauak betetzekoa eta eroskeriaren eta ustelkeriaren aurkakoa.

Arrisku penalak antolatu eta kudeatzeko ereduaren barruan, eta delituekiko zero tolerantzia garatzeko, Euskaltel Taldearen Administrazio Kontseiluak, beste arau batzuen artean, politika korporatibo hauek onetsi ditu:

  • Compliance Penaleko politika korporatibo bat , arrisku penalak antolatu eta kudeatzeko ereduaren esparru orokor moduan.
  • eta ustelkeriaren aurkako politika korporatibo bat eroskeria- eta ustelkeria-delituak berariaz kudeatzeko.

Euskaltel Taldearen arrisku penalen eta eroskeriaren aurkako kudeaketa-ereduak AENORen Arrisku Penalen aurkako Kudeaketa Sistemen ziurtagiria -UNE 19601 arauaren araberakoa- eta Eroskeriaren aurkako Kudeaketa Sistemen ziurtagiria -UNE ISO 37001 Arauaren araberakoa- lortu ditu. Ziurtagiri horiek egiaztatzen dute Euskaltel Taldeak neurriak ezartzen eta aplikatzen dituela delituak eta eroskeriarekin lotutako jarduerak hautemateko eta haiei aurre egiteko, eta neurriok betetzeko eta konpromiso etikoa izateko kultura garatzen duela. Esteka honetan ikus ditzakezue erakunde horrek emandako ziurtagiriak: