"

Xedea

Gure xedea balioak sortzera bideratuta dago: "Pertsonen komunikazio-behar guztiei erantzutea eta enpresei ahalik eta produktibitate handiena izaten laguntzea, eta, horretarako, komunikatzeko eta informazioa kudeatzeko tresnak eskaintzea. Horrekin, gure komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala bultzatu nahi da."

Ikuspegia

Etorkizunera begira dugun ikuspegia asmo handikoa da, eta konpromiso handia hartzea eskatzen du: "Liderrak gara, EAEn, merkatuaren premiei egokitutako IKT konponbide orokorrak eskaintzen, eta erreferentzia gara bezero-zerbitzuan, -arretan, -laguntzan eta harekiko konpromisoan. Bestalde, hazkuntza- eta garapen-aukerei erne egoten gatzaizkie, bai negozio berriei bai beste merkatu geografiko batzuei dagokienez".

Balioak

Balio korporatiboak dira gure nortasun-markak: "Balio korporatiboak gure nortasun-markak dira; gure lan egiteko modua eta pertsonen arteko harremanak, barruko zein kanpokoenak, ulertzeko dugun modua erakusten dituzte".

"