Skip to main content

Windows XP

Windows XPrekin WiFi sare batera konektatzeko, eman pauso hauek:

1. Gure WiFi sarera konektatzeko, sakatu Inicio botoia, eta hautatu Panel de Control. Kontrol-panelean, hautatu Conexiones de red.

win xp 1

2. Hor, Conexión de red inalámbrica ikonoa azalduko da, eta, eskuineko botoia sakatuta, menu bat ikusiko dugu. Gero Ver redes inalámbricas disponibles hautatu behar dugu.

win xp 2

3. Ondoren, hari gabeko sareen zerrenda ikusiko dugu leiho batean. Leiho horretan, gure sarea hautatu behar dugu, eta Conectar botoia sakatu.

win xp 3

4. Sareak nolabaiteko enkriptazio-gakoren bat badu, beharbada, segurtasun-pasahitza eskatuko digu. Idatzitakoan, egin klik Conectar aukeran.

win xp 4

5. Pantaila bat ageriko zaigu, eta adieraziko digu sarera konektatzen saiatzen ari dela.

win xp 5

6. Ondoren, beste leiho bat aterako zaigu; adieraziko digu sarera behar bezala konektatuta gaudela, eta deskonektatzeko aukera emango digu. Jada itxi dezakegu leihoa, eta WiFi konexioa erabili.

win xp 6

Euskaltel kontratatu nahi duzu?

Deitu iezaguzu doan

900 840 341

Astelehenetik ostiralera, 9-21.
Larunbatetan, 9-14.

Gure bezeroentzat

Deskargatu aplikazioa:

Apple StoreGoogle Play

Idatz iezaguzu:

info@euskaltel.com

Edo deitu:

Etxean bazaude 1717Atzerrian bazaude:
+34 688 688 222
Astelehenetik ostiralera, 9-22.
Larunbatetan, 9-14.
24/365 zerbitzu teknikoa.

Laguntza behar duzu?

BlogaForoaOhiko galderak