Enpresa-sektore bakoitzak berariazko soluzioak behar ditu. Euskaltel Enpresak atalean, adi-adi entzungo dizugu, eskura jartzeko zure negozioak behar dituen tresna guztiak.
Azken aurrerapen teknologikoetan oinarritutako zerbitzu ugari ditugu, batetik, garapen ekonomiko eta soziala hobetzeko, eta, bestetik, ingurumenaren garapen jasangarria sustatzeko.
Euskaltelen etorkizuneko bankuen alde egiten dugu, eta, horretarako, komunikazio eta teknologia digitalak aprobetxatzen laguntzen diegu finantza-erakundeei, eraginkortasuna eta beren bezeroen esperientzia hobetzeko.
Euskadiko ikasgeletan 1x1 eredua ezartzeak are nabarmenagoa egiten du ikastetxeen arteko konektagarritasuna handitzeko eta seguruago egiteko beharra, baita hodeiko baliabideak erabiliz ere.
Zerbitzu eta irtenbide berritzaile eta errazak eskaintzen dizkizugu. Haiei esker, negozioen kudeaketa adimenduna egin ahal izango duzu, fokua erosketa-esperientzian eta zure bezeroekiko arretan jarrita.
Zerbitzu berritzaileak, osasungintzaren sektoreak teknologiaren aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu ditzan, Euskaltelek eskaintzen dituen irtenbideei esker.
Euskaltelek aukera ematen du azken aurrerapen teknologikoak turismoaren sektorean sartzeko, sektorea modernizatzeko. Horretarako, turistentzako zerbitzu diferentzialak eskaintzen ditu.