Zer abiadura lor dezaket gehienez?
ORDENAGAILU BATEKIN
WiFi bidez:
Eskuratzen den abiadura kontratatutako produktuaren eta WiFi loturaren abiaduraren araberakoa izango da.
Kable bidez:
Eskuratzen den abiadura kontratatutako produktuaren eta Ethernet loturaren abiaduraren araberakoa izango da, hau da, sareko txartelaren eta kablearen motaren araberakoa.

TABLETA EDO MUGIKOR BATEKIN
WiFi bidez:
Eskuratzen den abiadura kontratatutako produktuaren araberakoa eta gailuaren hardwarearen araberakoa izan ohi da, gailuek ez baitute onartzen 45 Mb/s-etik gorako abiadurarik.
Datu mugikorren sarea::
Eskuratzen den abiadura antenen saturazioaren, estaldura-motaren eta abarren araberakoa izango da. Abiadura oso aldakorra da.
