Nola sar naiteke Euskaltelen WiFi bideratzaile baten konfigurazio-webgunera?
Oso erraza da: idatzi zure nabigatzailearen helbide-barran IP bideratzailearen helbidea (gehienetan, hau izaten da: http://192.168.1.1), eta instalatzean eman genizun pasahitza eskatuko dizu. Kable-modemen pasahitza aldatu egiten da; eskuliburuan jasota dago bakoitzari dagokiona. Windows izanez gero, zure bideratzailearen IP helbidea jakiteko, egin hau: Hasi > Exekutatu, tekleatu cmd, eta, irekitzen den leihoan, sartu ipconfig komandoa. Lotura-atearen helbidea izango da bideratzailearen IPa.