Arris TG2492
Kanala aldatzeko, sartu kable-modemaren konfigurazio-menura. Horretarako, WiFi bidez edo sareko kable bidez modemari konektatutako ekipo batean, ireki Interneteko nabigatzaile bat, eta, helbide-barran, idatzi: http://192.168.0.1. Sakatu "Sartu".
Gero, modema konfiguratzeko webgunea irekiko da, eta erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko ditu. "Nombre de Usuario" eremuan, idatzi "admin" eta "Contraseña" eremuan, idatzi "password". Sakatu "Aplicar" botoia, menura sartzeko.

Konfigurazio-menuan sartu ondoren, hautatu lehenbizi "Inalámbrica" atala, goian, eta, gero, sakatu "Inalámbrico de 2,4Ghz" goiko aukera-zutabean.

Aldatu "Kanala" laukiaren balioa, eta jarri erabilgarri dagoen edozein balio. Sakatu "Aplicar" botoia, eta egiaztatu emaitza, ekipoak sarera konektatuta daudela. Aldaketa berehala gauzatuko da.