Fakturak
Atal honetan fakturekin lotutako izapide guztiak egin daitezke.

Azken faktura: Azken fakturaren zenbatekoa bistaratzen du, eta xehetasun guztiak ikusteko aukera ere badago, "Ikusi faktura" sakatuta; baita aurreko fakturak ikustekoa ere, "Ikusi denak" sakatuta. Kontu bat baino gehiago edukiz gero, nahi dena hauta daiteke goitibeherako zerrenda batean.

Fakturen gainean klik egin ondoren ez badituzu ikusten, berrikus zure nabigatzailearen segurtasun-ezarpenak. Gerta liteke nabigatzaileak laster-leihoak debekatzea, eta, beraz, aukera hori aldatu behar zenuke leiho horiek ireki ahal izateko.

Gastuaren bilakaera: Grafiko baten bidez, azken lau hilabeteetako fakturen gastuen bilakaera ikus daiteke.

Deskontuak: Fakturetan aplikatzen diren deskontuak eta horien zenbatekoak daude zerrendatuta.

Fakturen konfigurazioa: Atal honetan faktura elektronikoa eta posta elektronikoko alertak aktiba daitezke, eta hizkuntza aldatu.
