Skip to main content

Zer abantaila du agintea unibertsal gisa konfiguratuta egoteak?

Urrutiko agintea unibertsal gisa konfiguratuta badago, Euskaltelen deskodetzailea eta telebista kontrolatzeko erabil daiteke.
Aginteko edozein botoi sakatuta aginteko goiko LEDak laranja-koloreko argi keinukaria egiten badu, agintea deskodetzailea kontrolatzen ari delako da. Aldiz, goiko LEDak kolore berdez dir-dir egiten badu, esan nahi du aginteak TBaren funtzioak kontrolatzen dituela.
•    Aginteak deskodetzailea kontrolatzen duenean, aginteko botoi guztiek funtzionatzen dute.
•    Aldiz, aginteak telebista kontrolatzen badu, botoi hauek funtzionatzen dute:
o    Bolumena igotzeko/jaisteko botoia
o    Kanala igotzeko/jaisteko botoia
o    Mute
o    Iturri-aldaketa (Source)
o    Nabigazio-geziak eta atzera egiteko botoia
o    Zenbakiak (0tik 9ra)
o    Telebista itzaltzeko/pizteko botoia
Kontrolatu nahi den gailua aldatzeko, agintearen goiko ezkerreko botoia, “mode”, sakatu besterik ez da egin behar.

Cookieen politika

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Hemen duzu gure cookie-politikari buruzko informazio guztia.

Onartu